Urbiak waterpolo taldeak aurrera egin du Kopan, gizonezkoenak ez

Urbiak waterpolo taldeak aurrera egin du Kopan, gizonezkoenak ez
2024/01/23 11:06
eta kitto!
Zorte ezberdina izan zuten Urbat waterpolo klubeko ordezkariek jokatutako Euskal Herriko Kopako final-zortzirenetan. Emakumezkoen Urbiak taldeak 2-24 irabazi zuen Barakaldon eta aurrera egin zuen; gizonezkoen B taldeak, berriz, WP Donostirekin Orbean berdindu eta gero, penaltietan geratu zen kanpoan.

Bestalde, 2. Nazional Mailako azken jardunaldiko norgehiagokan, Urbat Urkotronik-eko lehenengo taldeak 11-6 galdu zuen Elxen. Hasi eta berehala eibartarrek gola sartu bazuten ere, ondoren Alacantekoek sei sartu zizkien jarraian eta 6-1eko hori ezin izan zuten irauli Davide Cerchirenek. Zapatuan Vallina hartuko dute Urbatekoek Donostian eta, hortik aurrera, otsailean Chiclanaren aurka kanpoan eta Alcorconen kontra Donostian jokatu beharreko partiduan asko esan nahiko dute liga amaierari begira.

Harrobiko gazteenei dagokionez, Haurren Ligan Eibarko taldeek oso ondo jarraitzen dute: Urbat Beltzak partidu zaila irabazi zion Larrainari Iruñean (5-6) eta Urbat Gorriak ez zuen arazorik izan Irungo Urgararen aurka.