Urdaibaira akanpada antolatu dute DBH-koentzat
Udalak antolatzen duen Udan Gaztetan programaren barruan, Urdaibaiko akanpada antolatu dute DBH-ko ikasleentzat. Akanpada uztailaren 15etik 19ra bitartean egingo da eta gazte bakoitzak 75 euro ordaindu beharko ditu (anai-arreben kasuan, bakoitzak 65 euro). Bilera informatiboa, bestalde, ekainaren 18an 18.00etan egingo dute gaztelekuan bertan.
Akanpadarako izen-ematea gaur (martitzena, hilak 21) zabaldu dute eta domekara arte (hilaren 26ra arte) egongo da izena emateko aukera. Horretarako Muzategi kaleko Indianokua gaztelekura joan beharko da, 18.00etatik 20.00etara.
Antolatzaileek adierazitakoari jarraituta, dauden plazak baino jende gehiagok izena emango balu zozketa egingo da eta hirunaka edo launaka izena emateko aukera ere badago. Horrez gain, kanping denda, janaria eta sukaldeko tresnak nerabeek eraman behar dituzte.