Uretako San Silbestreak 12. edizioa beteko du biharkoan
Goiz guztia hartuko du beste behin Eibar Igerixanek, SD Eibar Fundazioarekin eta Eibarko Kiol Patronatoarekin elkarlanean, biharko prestatu duen XII. Uretako San Silbestreak. Ipurua kiroldegian abiatuko da egitaraua, goizeko 09:00etan hasi eta 11:00etan amaitzeko. Bi aukera eskainiko zaizkie parte-hartzaileei: alde batetik, 100x100 c/1.45 egitea; eta bestetik, 100x50 C/60 osatzea. Taldeak osatzerakoan, banakakoak izan ahalko dira (egunero 3.000 edo 4.000 metro artean igeri egiten ohituta dauden igerilarientzat; bikoteka osatu ahal izango dira, 1.000 eta 2.000 metro artean igeri egiten ohituta daudenentzat; eta taldeka, noizbehinkako igerilarientzat eta 12 urtetik beherakoentzat. Izen-ematea doakoa da eta horko probak 09:15ean hasi eta 10:55ean amaituko dira. Amaieran, 11:00etan, lunch txiki bat egongo da.
Egitarauko hurrengo jarduna Coliseora pasatuko da, bertan ...eta kitto!-k antolatutako Eibarko Kirol Sariak banatuko baitira; jarraian San Silbestre herrikoia jokatuko da, Errebaletik abiatuta; eta goiz partekoa amaitzeko, erromeria egingo dute Untzaga Plazan, Jainaga eta Narbaizaren eskutik.