Urizar era Ibarrola waterpolistak garaile Euskadiko selekzioarekin
Eibartarrek zazpi gol sartu zituzten Txekiar Errepublikaren aurkako partiduan
2025/01/09
12:03
eta kitto!
Aurreko zapatuan Zornotzako Larrea igerilekuan jokatutako norgehigokan, waterpoloko Euskal Selekzioko emakumezkoen taldeak Txekiar Errepublikakoaren kontra jokatu zuen, eta baita irabazi ere.
Miren Urizar eta Alaitz Ibarrola Urbateko jokalariek hartu zuten parte bertan, bien artean zazpi gol eginez: sei lortu zituen Mirenek eta beste bat Alaitzek.