Urkari talde eibartarrak kontzertua emango du Koskor tabernan barixakuan

Heavy metal doinuak entzungo dira Koskorren 20:00etatik aurrera.
Urkari talde eibartarrak kontzertua emango du Koskor tabernan barixakuan
2025/02/25 10:42
eta kitto!

Aratosteak direla eta, barixakuan (otsailak 28) kontzertua emango dute Urkari taldekoek Koskor tabernan. Heavy metala egiten duen taldea Aitor Markinak (ahotsa), Xabier Pagueyk (gitarra), Andoni Bilbaok (gitarra), Aitor Izurietak (bateria) eta Josu Agirrek (baxua) osatzen dute, eta kontzertua 20:00etan hasiko da.