Urki CF-k Gorengo Mailako txapela ere jantzi du

Markel Zubi bi golekin eta Anar eta Jurgen, bakoitza banarekin, izan ziren Urki Alkidebaren goleatzaileak
Urki CF-k Gorengo Mailako txapela ere jantzi du
2025/05/27 11:18
eta kitto!

Urkiko lehenengo taldeak ez du galdu egindako denboraldia borobiltzeko aukera eta, bere multzoko lidergoa eskuratu eta Ohorezko Mailara igo ondoren, maila bereko beste multzoko irabazlearen aurka jokatutako finalean, eibartarrek 4-0 gailendu zitzaien Orioko taldekoei. Markel Zubi bi golekin eta Anar eta Jurgen, bakoitza banarekin, izan ziren Urki Alkidebaren goleatzaileak.

Jubenil mailako Urki ABC-k, bestalde, 2-3 irabazi zion Internacional- taldeari Donostian eta ondo bideratu zuen Gorengo mailari eusteko kanporaketa, asteburuan Unben zaletuen aurrean mailari eutsiko dioten itxaropenari ateak zabalduz. Asteburuan jokatutako beste bi partiduetan, infantil mailakoak bi kasuetan, Txikietan Urni Beltranek 4-1 irabazi zion Amaraberriri eta nesketan Urki JAZ-ek 1-0 Intxaurdiri.