Urki FC-ko lehen taldeak Gorengo Mailako finala jokatuko du bihar Zarautzen

Bakoitza bere multzoko lider izanda, eta biak ere mailaz igota, orain txapela izango dute jopuntu
Urki FC-ko lehen taldeak Gorengo Mailako finala jokatuko du bihar Zarautzen
2025/05/23 13:52
eta kitto!

Orain dela bi aste Gorengo Mailatik Ohorezkora igo zuen Urki FC-eko lehen taldeak bere mailako txapela eskuratzeko finala jokatuko du bihar Zarautzen beste multzoko txapeldun izan zen Oriokoren kontra. Bakoitza bere multzoko lider izanda, eta biak ere mailaz igota, orain txapela izango dute jopuntu. Partidua goizeko 11:30ean hasiko da.

Bestalde, jubeniletako Gorengo Mailako Urki ABC-k jaitsiera kanporaketa hasiko du Internacional taldearen aurka, Matigoxotegin. Eta Urkiko bi taldek Unben izango dituzte partiduak bihar: 12:00etan hasita, Urki JAZ infantil mailako neskek Intxaurdi izango dute aurkari, eta 15:30etik aurrera, infantil txikietan Urki Beltranek eta Amaraberrik indarrak neurtuko dituzte.