Urki FT-k denboraldi amaierako sariak banatu ditu klubeko taldeen artean

Aurreko asteburuan egin zuen klubak denboraldi amaierako afaria
Urki FT-k denboraldi amaierako sariak banatu ditu klubeko taldeen artean
2024/06/18 13:10
eta kitto!

Ohikoari jarraituz, Urki FT-k klubeko taldeen arteko denboraldi amaierako sari-banaketa egin zuen, talde bakoitzeko goleatzaile nagusiari eta jokalari erregularrenari egindako lana errekonozitzeko. Azken denboraldian honela geratu dira sari horiek:

  • Gorengo Erregionalean: Gaizka Cortes (goleatzaile nagusia) eta Ander Magunazelaia (erregularrena)
  • Ohorezko Jubenilean: Markel Arosa (goleatzaile nagusia) eta Markel Gisasola (erregularrena)
  • Gorengo Jubenilean: Aitor Akarregi (goleatzaile nagusia) eta Eneko Villarreal (erregularrena)
  • Jubenilean: Carlos Milanes (goleatzaile nagusia) eta Hugo Sagala (erregularrena)
  • Gorengo Kadetean: Gari Tejada (goleatzaile nagusia) eta Alex Araujo (erregularrena)
  • Kadetean: Danel Garrido (goleatzaile nagusia) eta Koldo Baglieto (erregularrena)
  • Infantilean: Osoitz Errasti (goleatzaile nagusia) eta Unax Largo (erregularrena)
  • Infantil Txikian: Unai Alvarez (goleatzaile nagusia) eta Unai Casero (erregularrena)
  • Alebinean: Julen Garcia (goleatzaile nagusia) eta Ismael El Haissan (erregularrena)

Aurreko asteburuan egin zuen klubak denboraldi amaierako afaria eta, horrez gain, bi entrenatzaile sarituak izan ziren Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatutako Entrenatzailearen Egunean. Reale Arena auditorioan egindako ekitaldian, Issbel Diaz (Ohorezko Jubenil taldekoa) eta Pedro Santiago (Gorengo Kadetearena) entrenatzaileek egindako lanak errekonozimendua jaso zuen.