Urki FT-ko taldeek porrotik gabeko asteburuarekin gozatu dute

Urki FT-ko taldeek porrotik gabeko asteburuarekin gozatu dute
2023/11/07 10:43
eta kitto!
Lau partidu irabazita eta beste biak berdinduta, Urkiko taldeek ez dute porrotik jaso azken asteburuko partiduetan. Maila gorenetik hasita, Erregionaleko Gorengo Mailan jokatzen duen Urkiko lehen taldeak hiruna berdindu zuen Aloña Mendi bigarren sailkatuarekin Unben, Cabo, Alex eta Gorka goleatzaile izanik.

Jubeniletara pasatuta, Ohorezko Mailako taldeak 0-1 irabazi zion Deban Amaikak Bat taldeari; Arosak sartutako golarekin, eibartarrak partidurik galdu gabe jarraitzen dute. Jubeniletako hirugarren taldeak 1-4 irabazi zion Elgoibarri, Julen, Amr, Calles eta Lagoren golekin.

Kadeteetan emaitza argiagoak lortu zituzten Urkikoek: Gorengo mailakoak 5-1 garaitu zuen Aloña Mendi, eta bigarrenak 5-2 Aretxabaleta.

Infantil mailako taldeak, azkenik, bina berdindu zuen Mutrikuko Burumendirekin.