Urki FT-ko taldeek zazpi partiduetatik bost garaipen eskuratu dituzte

Urki FT-ko taldeek zazpi partiduetatik bost garaipen eskuratu dituzte
2023/10/18 09:58
eta kitto!
Asteburu arrakastatsua izan da Urki FT-ren ordezkariena, jokatutako zazpi partiduetatik bostetan irabazle izan direlako, beste bietan batean berdindu eta bestean galtzeko. Talde nagusiak, Erregionaleko Gorengo Mailakoak, 1-3 irabazi zion kanpoan Ikasberriri, Kepa, Asier eta Caboren golekin. Harrobiko taldeei erreparatuz, bestalde, jubeniletan plenoa egin zuten Urkikoek: Ohorezko Mailakoak 2-0 gainditu zuen Hernani Unben, Sahala eta Yassir-en golekin; Gorengo Mailakoak emaitza bera lortu zuen Beasainen, Acuñak gauzatutako golekin; eta 1. Mailako taldeak 0-5 gainditu zuen Soraluze, Carlos, Amr, Martxel, Pablo eta Calles-en golekin. Kadeteen mailan, Ohorezko Mailako taldeak 1-2 irabazi zion Lazkaori, Gari eta Alexen golekin; eta 1. Mailakoak bina berdindu zuen Unben Zumaiakorekin, Nain eta Gaizkaren golekin. Infantil Txiki Mailan, azkenik, hor porrota jaso zuen Urkiko taldeak, Zumarragan Urolarekin 6-2 galduta; eibartarren golak Alvarezek sartu zituen.