Urki FT-ren deialdia hurrengo denboraldirako nesken infantil mailako taldea ateratzeko

Orain dela urte batzuk ere taldea eduki zuten
Urki FT-ren deialdia hurrengo denboraldirako nesken infantil mailako taldea ateratzeko
2024/07/01 17:15
eta kitto!

Urki FT-k, orain dela urte batzuk izan zuen bezala, nesken infantil mailako taldea ateratzeko asmoa du hurrengo denboraldirako. Hori dela-eta, klubetik dei egiten zaie interesatuta dauden 2012. urtean jaiotakoei klubarekin harremanetan jartzeko, talde berria osatzeko bidean.

Interesatuek 678395039 telefono zenbakira deitu dezakete edo, bestela, clubdeportivourki@gmail.com helbidera jo dezakete.