Urki Futbol Klubak Gabonetako zozketan izandako sariak banatu ditu

Urki Futbol Klubak Gabonetako zozketan izandako sariak banatu ditu
2024/01/11 11:36
eta kitto!
Urki Futbol Klubaren Gabonetako zozketan saritutako hiru zenbakietako jabeek jaso dute dagoeneko euren sariak. Zenbaki horiek honakoak dira: 1. saria (8008), 1.000 euro; 2. saria (8303), 500 euro; 3. saria (1938), 250 euro.

Bestalde, Urkiko taldeek honako egutegia izango dute astebururako: talde nagusiak, Erregionaleko Gorengo Mailan jokatzen duenak, Bergararekin neurtuko ditu indarrak domekan Agorrosinen (17:00etan); jubeniletan, Ohorezko Urki JMR taldeak Tolosan jokatuko du zapatuan (15:30ean), Gorengo mailakoak Tolosa hartuko du Unben zapatuan (18:00etan), eta C taldeak atseden hartuko du; kadeteetan, Gorengo mailakoak Beasain hartuko du Unben zapatuan (12:30ean), eta besteak Aretxabaletan jokatuko du, ordu laurden geroago hasita; infantiletan, Txiki mailako taldeak Aretxabaletan jokatuko du domeka eguerdian (12:30ean), eta infantil mailakoak Elgoibar Hartuko du Unben, txapeldunen faseko partiduan, 13:30ean hasita; azkenik, alebin mailako taldeak domekan izango du partidua Unben, goizeko 10:00etan hasita.