Urki futbol klubeko Ohorezko jubenil taldeak mailaz igo du azkenean

Atzo jokatu ziren falta ziren minutuak eta eibartarrek luzapenean irabazi zuten
Urki futbol klubeko Ohorezko jubenil taldeak mailaz igo du azkenean
2024/05/30 12:44
eta kitto!

Luze jo du igoera horrek, aurreko zapatuan igoera jokoan zela Usurbilen jokatutako multzo bien arteko irabazleen arteko partidua bertan behera geratu eta gero. Urki eta Real Union izan ziren indarrak neurtu zituzten taldeak partidu horretan eta epaileak binako berdinketarekin suspenditu behar izan zuen neurketa, zaletuen eta jokalarien artean izandako hainbat istilu tarteko.

Azkenean atzo jenderik gabe jokatutako minutuetan golik ez zenik izan, eta luzapena jokatu behar izan zuten. Hor Urki taldekoak nagusitu ziren (4-3) eta, modu horretan, txapela jantzi zuten eta baita mailaz igo datorren denboraldirako.