Urki-Urola kadeteen mailako partidua bertan behera 15 urteko Unax Garciaren heriotzarengatik

Urki-Urola kadeteen mailako partidua bertan behera 15 urteko Unax Garciaren heriotzarengatik
2023/11/27 10:02
eta kitto!
Asteburu zaila izan dute Urki Futbol Taldeko ordezkariek zapatu goizak ezuste handia ekarri zielako, euren kadeteen gorengo mailako jokalari bat hilik aurkitu zutelako bere etxean esnatzera joan zirenean. 15 urteko Unax Garciak defentsak zentral postuan jokatzen zuen taldeak, orain arte jokatutako partidu guztiak irabazita, lider da bere multzoan. Pedro Santiagok eta Ander Arrillagak zuzentzen duten talde horrek Urolaren aurka jokatu beharreko partidua bertan behera geratu zen.

Bestelako taldeek honako emaitzak izan zituzten azken jardunaldian: Gorengo mailan jokatzen duen Urkik hiruna berdindu zuen Zumaiakorekin kostaldean jokatutako partiduan (Gaizak, Aner eta Gabilondo goleatzaile). Jubeniletan, Ohorezko Mailakoa 1-2 nagusitu zen Elgoibarren (Arosaeta Koldo golegile), Gorengo mailakoak 3-4 galdu zuen Idiazabalekin Unben (Acuña, Akarregi eta Danel goleatzaile) eta hirugarren taldeak 4-0 galdu zuen Amaikak Bat-ekin Deban. Kadeteetan, lehenengo taldearen partidua bertan behera geratu zen bezala, 1. Mailan jokatzen duen bigarrenak 3-1 irabazi zion Zarautzi (Garridok bi gol lortu zituen eta Iriondok bestea). Infantil txiki taldeak eta alebin mailakoak galdu egin zituzten euren neurketak: Azpeitian 10-0 Lagun Onak-en aurrean eta 7-2 Bergaran (Markel eta Pe golegile), hurrenez hurren.