Urkik 2-0 irabazi zion Antzuolari Gorengo Erregionaleko partiduan

Urkik 2-0 irabazi zion Antzuolari Gorengo Erregionaleko partiduan
2023/12/27 10:09
eta kitto!
Aner eta Markelen golekin Eibarko taldeak Antzuola gainditu zuen asteburuan Unben jokatutako partiduan. Urteko azken jardunaldi horretan, Ohorezko mailako Urki JMRko jubenilak ere garaile irten zuten Euskaldunaren aurkako partiduan: 2-0, Lopez eta Pelloren golekin. Gorengoen kadete mailako taldeak kanpoan jokatu bazuen ere, Urnietari 1-3 irabazi zion, Beñat, Mikel eta Gariren golekin. Eta infantiletara pasatuz, infantil Txikietan Urkiko taldeak 4-0 irabazi zion Ilintxari, Loren, Telmo, Casero eta Murilloren golekin; eta beste infantilak husna berdindu zuen Intxurreren zelaian.

Azkenik, Urkiko talde gaztetxoena, alebin mailakoa, Zubietan izan da bertan antolatutako torneoan. Hor ere nahiko aurrera heldu zen Hondarribiarekin bana berdindu (Julenen gola), Luberriri 3-0 (Blasco, Nabil eta Isma) eta Touring-i 2-0 (Martin eta Salin) irabazita, eta Kostkas-ekin 1-0 galduta.