Urkik 2-0 irabazi zion Eibartarrak taldeari atzoko derbian
Atzo eguerdian Unben jokatutako Erregionaleko Gorengo Mailako gure herriko bi taldeen arteko derbian, Urki liderrak 2-0 irabazi zion Eibartarrak-i, Jurgen eta Gabilondoren golei esker. Urkiko beste taldeek honako emaitzak eskuratu zituzten asteburu honetan:
Erregionalean, Urki JMR 0 Antzuola 0. Jubeniletan: Euskal Ligan, Añorga 2 Urki Eibarbus 2; Gorengoan, Urki ABC 3 Segura 1; eta hirugarren taldeak, Urki Hegsanrent 0 Bergara 0. Kadeteetan: Ohorezko Mailan, Orioko 3 Urki Hapick 0. Infantiletan: Txapeldunen fasean, Urki Larragest 3 Lagun Onak 2; infantil txikietan, Ordizia 5 Urki Beltran 1; eta nesketan, Usurbil 1 Urki JAZ 4. Azkenik, alebinetan: Aloña Mendi 8 Urki Engimek 2.
Argazkian, Txus Alzaga Urkiko presidentea eta Luis Uriarte Tekniker-eko zuzendari gerentea, babesaren kamisetarekin.