Urkik eta Eibartarrak-ek bide onetik jarraitzen dute Erregionalean

Gorriak hirugarren dira eta zuri-beltzak lehenengo postuan daude
Urkik eta Eibartarrak-ek bide onetik jarraitzen dute Erregionalean
2024/04/16 13:00
eta kitto!

1. Erregional Mailan jokatzen duen Eibartarrak taldeak gustoa hatu dio lehenengo postuari eta, lehen fasean horrela amaitu bazuen bere multzoan, igoera fase honetan bide beretik jararitzen du. Azken jardunaldian bina berdindu zuen Hernanin eta, Idiazabalek Iraulirekin galdu zuenez, une honetan bost puntuko aldea ateratzen dio Idiazabai eta sei Irauliri.

Bestalde, Urki CF-eko talde nagusiak bere multzoko hirugarren postuari heltzen dio Anaitasuna B-ri 0-1 irabazi ondoren. Denboraldi bikaina dihardute egiten eibartarrek eta, Mondragon eta Aloña Mendiren atzetik, sendo eusten diote postu bikain horri. Klub bereko harrobiko taldeei dagokienez, igoera fasean aurkitzen diren jubenil eta kadete mailetako taldeek emaitza desberdinak izan zituzten azken asteburuan: jubenilek 4-1 gainditu zuten Allerru eta kadeteek 5-3 galdu zuten Usurbilen.