Urkik sendo jarraitzen du Erregionaleko Gorengo mailako lidergoan
Lazkaon 2-3 nagusitu zen talde eibartarra, Jurgen Etxebek eta lazkaotarrek euren ateak sartutako golei esker
2025/03/24
11:30
eta kitto!
Lazkaon ere irabazita, eibartarrek bost puntuko aldea jarraitzen diote ateratzen Debako Amaikak Bat bigarren sailkatuari; hori Urkikoek partidu bat gutxiago jokatu dutela. Lazkaon 2-3 nagusitu zen Urki Alkideba, Jurgen Etxebe eta lazkaotarrek euren ateak sartutako golei esker. Jokatutako 23 partiduetatik, Urkik 18 garaipen eskuratu ditu, bitan berdindu du eta bakarrik hiru porrot izan ditu. Bigarren taldeak, 1. Erregional mailakoak, 1-2 galdu zuen Bergararekin: Pelloren gola ez zen nahikoa izan, beraz.