Urkiko bi futbol taldek Gipuzkoako txapela izango dute jokoan asteburuan

Urki JMR taldeak Usurbilen izango du norgehiagoka Urki Hegan Rent taldeak Zumaian jokatuko du
Urkiko bi futbol taldek Gipuzkoako txapela izango dute jokoan asteburuan
2024/05/24 12:05
eta kitto!

Ligan euren multzoetako lider bezala amaitu eta gero, Urki futbol klubeko bi taldek Gipuzkoako txapela janzteko asmoa izango dute oraingoan. Datorren denboraldian Euskal Ligara jubeniletako Ohorezko Mailako Urki JMR taldeak Usurbilen izango du norgehiagoka, bihar 17:30ean hasita, Real Union taldearen aurka. Eta mailaz igo den beste taldeak, kadeteetako Gorengo Mailako Urki Hegan Rent taldeak etzi eguerdian, 12:00etan hasita, Zumaian jokatuko du Arrupe taldearen kontra maila horretako probintziako txapela jokoan dela.