Urkiko jaiek asteburua beteko dute

Urkiko jaiek asteburua beteko dute
2016/06/10 15:28
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan hasiko dira Urkiko jaiak eta, hortik aurrera, asteburu osoa beteko dute auzoko Jai Batzordekoek prestatu dituzten era guztietako jarduerek. Aldaketa nagusia musika emanaldietan izango da, aurten eszenatokia eskolako jolastokian egon beharrian Polonia Etxeberria kalean ipiniko dute-eta, jende gehiago erakartzeko asmoarekin. Bestela jaiak urterokoari jarraituko dio, "urtetik urtera beti aldaketa txiki batzuk" egiten ahalegindu arren. Auzo honetako jaiei izaera berezia ematen dien cava eta otarrainxkaren jaian 150 kilo otarrainxka eta 420 botilla banatuko dituzte, Rioja, Bodega, Nuevo, Cepa eta Vila tabernak eman duten laguntzari esker.

Jai-egitaraua:
Barikakua 10
19:00. Jaien hasiera.
19:30. Kalejira, Ustekabe txarangarekin.
19:30. Herri jolasak,  Arrateko A. M. ikastetxean.
19:30. Nagusiei omenaldia. Cepa taberna parean.
20:00. Ustekabek  girotutako txikiteoa.
23:30. Berbena, Arizona taldearekin. Polonia Etxeberria kalean.

Zapatua 11
11:0
0. V. Txiki-Krosa. Urki Kurutzekuan.
11:30. Diana, As Burgas gaiteroen eskutik.
12:30. Salda eta txorizoa, trikitilariek girotuta. Cepa eta Vila tabernen parean.
12:00/14:00. Puzgarriak eta jolasak. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
17:00. XV. Igel-toka Txapelketa. Rioja parean.
19:00. Cava/otarrainxka jaia, Tarumba Percusion taldeak girotuta.
20:30/21:30. Los Otros  taldeak Sabinari eskainitako emanaldia.
21:45. Herri afaria. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.
23:30. Berbena, Los Otros taldearekin. P. Etxeberrian.

Domeka 12
09:30. VIII. Galdaramiño Igoera mendi lasterketa.
10:00. Galdaramiño +  Atzegi mendi martxa.
11:00. Kalejira, Musika Eskolako trikitilarien eskutik.
12:30. XVIII. Paella Txapelketa.
13:00. Hildakoen  omenezko meza. San Jose Obrero elizan.
16:45. "Euskalzumba",  Xaiborren eskutik. Arrateko Andra Mari ikastetxeko   jolastokian.
18:30. Txokolate-jana. Arrateko Andra Mari  ikastetxeko jolastokian.
19:00. Sariak banatzeko ekitaldia. P. Etxeberrian. 19:30. Musika festa,  Agirreren eskutik. Polonia Etxeberria kalean.
20:00. Jaien amaierako txapligoak.