Urkiko jubenilen taldeak mailari eustea lortu du
Urki FC-eko talde guztiek amaitu dute denboraldia dagoeneko. Azken asteburuan bi izan ziren bakarrik partiduak izan zituztenak, beste guztiek aurretik amaitu zituztelako euren konpetizioak. Asteburuko bi partidu horietako batean jubenil mailako Urki ABC-k jokoan zuen mailari eustea eta, Donostiako Internacional taldeari 3-1 irabazita, helburua eskuratu zuen. Golak Garik, Lagok eta luisek sartu zituzten. Nesken infantil mailako Urki JAZ taldea, bestalde, azpitxapeldun geratu zen Euskaldunari 1-0 irabazi eta gero, Maialenen golari esker.
Denboraldia behar bezala agurtzeko, urteroko bidetik, mahai baten bueltan bilduko dira klub guztietako jokalari, teknikari eta zuzendaritzakoak. Bazkari hori Errebal Plazan egingo dute zapatuan, 14:30etik aurrera.