Urkiko taldeek emaitza bikainak eskuratu dituzte azken asteburuan

Urkiko taldeek emaitza bikainak eskuratu dituzte azken asteburuan
2024/01/17 09:56
eta kitto!
Erregionaleko Gorengoen mailan jokatzen duen lehen taldetik hasi eta jubenil, kadete eta infantil mailakoetaraino jarraituz, Urkiko talde guztiak garaile izan ziren jokatutako partidu guztietan. Erregionaleko taldeak 0-2 irabazi zuen Bergaran, Gaizka eta Anerren golekin eta, horri esker, hirugarren daude sailkapenean, Mondragon eta Aloña Mendiren atzetik. Jubenil mailako hiru taldetik batek atseden hartu zuen eta jokatu zuten beste biak garaile izan ziren: Ohorezko mailako Urki JMR-k 2-5 irabazi zuen Tolosan (Salaa eta Arosaren binaka gol eta Osaren beste batekin) eta Gorengo mailakoak 2-1 irabazi zion Tolosari (Tximo eta Cid izan ziren goleatzaile). Kadeteetan Gorengo mailakoa 3-0 nagusitu zitzaion Beasaini (Guenaga, Ros eta Gari goleatzaile) eta bigarrenak 2-5 nagusitu zen Aretxabaletan (Garridok bi gol eta Gaizkak, Anmartzek eta Landerrek bana). Infantiletan, behin txapeldunen fasean sartuta, Urki 3-0 gailendu zitzaion Elgoibarri, Osoitz, Peru eta Inharren golei esker. Hori bai, bi talde gazteenek ezin izan zuten jakin euren partiduak aurrera ateratzen: infantil txikiak 2-3 galdu zuen Aretxabaletarekin, eta alebin mailako taldeak 2-5 galdu zuen Aloña Mendirekin.