Urkikoen marmitakoak irabazi du Gipuzkoako jubilatu etxeen txapelketa
2013/10/11
00:00
eta kitto!
Urkiko jubilatu etxeko ordezkariek irabazi dute urtero egiten den Gipuzkoako Jubilatu Etxeen arteko marmitako txapelketa. Petra Anton eta Milagros Torroba eibartarrek Donostiako Altzatarra elkartean prestatu zuten marmitakoa onena zela erabaki zuen Xabier Anatolek, Arturo Mancebok, Raul Sanchezek eta Txema Odriozolak osatutako epaimahaiak. Finalean zazpi bikote lehiatu dira, bat eskualde bakoitzeko.