Urkizun amaituko da domekan jokatuko den kadeteen mailako lasterketa
Lasterketa Untzagatik irtengo da 10:15ean eta eguerdiko 12:00etarako aurreikusten da proba amaitzea
2025/04/25
10:55
eta kitto!
Kadete mailako Eibarko Txirrindulari Elkartearen VIII. Saria izango da jokoan etzi, oraingoan Beltran Sari Nagusiaren izenarekin. Lasterketa Untzagatik irtengo da 10:15ean eta eguerdiko 12:00etarako aurreikusten da proba amaitzea, aurreko urteetan bezala Urkizuko parkean. Guztira 68 kilometroko ibilbidea osatuko dute parte-hartzaileek, Eskoriatzaraino joan eta handik bueltatzeko, itzuleran San Prudentzioko errotondatik Oñatiko Zubillaga auzoraino joan ondoren.