Urkizun egingo dituzte Gaztaiñerreko kalejira eta ondra-janak gaur AEK Euskaltegikoek

Urkizun egingo dituzte Gaztaiñerreko kalejira eta ondra-janak gaur AEK Euskaltegikoek
2023/11/13 11:03
eta kitto!
Gaztaiñerre ospatuko da gaur Eibarren eta, urtero bezala, aurten ere herritar guztientzat zabalik egingo den ospakizuna antolatu dute AEK Euskaltegikoek. Aurtengo kalejira eta ondra-janak Urkizun egingo dituzte eta, horretarako, 19:00etan elkartuko dira, Errebalen.

Herriko euskaltzale guztiak gonbidatu nahi dituzte urteroko hitzordu honetara, eta Gaztaiñerre eurekin batera ospatzera animatu nahi dute jende guztia: “Errebalen elkartu eta, jarraian, handik abiatuta, Urkizun zehar kalejiran ibiliko gara, herriko trikitilariek lagunduta. Euskal kantak abestuz, giro onean. Azkenik, 20:00etan Zai Zoi tabernan meriendatxoa egingo dugu, eta ez dira gaztaina erreak faltako!”.