Urko argiztatuko dute Deporren mendeurrena ospatzeko

Urko argiztatuko dute Deporren mendeurrena ospatzeko
2024/01/22 10:55
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboak 100 urte beteko ditu urtarrilaren 30ean eta bezpera, tarta baten kandelak izango balira bezala, Urko argiztatzeko ekimena prestatu dute. Horretarako, Deporrek deialdia luzatu dio herriari, 18:15etik 19:15era, frontalarekin, Arrajolatik Urko tontorrera arte jartzeko, bidea argiztatuz eta irudi berezia eskainiz.

Ekimenean parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea eta, horretarako, info@deporeibar.com helbidera idatzi edo 943 20 19 04 telefonora deitu daiteke (17:30etik 21:30era).

urko argiztatu