400 lagunek Deporren logoa irudikatuko dute bihar argiekin Untzagan

Beste talde batek Urkon 100 zenbakia irudikatuko du eta handik egingo dute Untzagan osatuko den irudiaren argazkia
400 lagunek Deporren logoa irudikatuko dute bihar argiekin Untzagan
2025/01/29 10:43
eta kitto!

Bihar amaituko dira iazko urtarrilaren 30ean abiatu zen Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrenaren inguruan prestatutako ekitaldi guztiak. Orduko hartan denon artean hasiera ikusgarria eman zioten bezala, Urko argiztatu eta ondo gogoratzeko moduko irudia sortuz, oraingoan amaiera biribila eman nahi diote Klub Deportibokoek.

Horretarako 400 lagun biltzeko asmoa dute, Untzaga Plazan Deporren logoa argiekin irudikatzeko. Bestalde, talde bat Urkora igoko da eta 100 zenbakia irudikatuko dute argiekin.

Parte-hartzaileei dei egiten zaie Untzagan batzeko arratsaldeko 18:30ean. Ekimenak ordu eta laurden iraungo du, 19:45ak arte, eta beharrezkoa izango da kopetako argi bat edo linterna bat eramatea.

Izena emateko Eibarko Klub Deportiboko formularioa bete behar da. Helbide honetan aurkituko duzuen formularioa bete behar da.

 

Egitaraua

18:30 Untzagan, udaletxearen aldean elkartu. Ekarri kopetako-argia edo linterna.

18:45 Urkon 100 zenbakia argiztatuko da.

19:00 Untzagan bakoitza bere laukian kokatuko da (txantxazelairuntz begira kokatu).

19:05 Argiak pizteko entseguak egingo ditugu pizteko ordenean trebatzeko..

19:10 Untzagako farolak itzaliko dira eta gure argi, linterna eta mugikorrak itzaliko ditugu.

19:15 LEHEN ARGIZTATZEA.

  • Urkotik datozen mendizaleak iritsiko dira
  • ARGIAK PIZTEN hasiko gara prestatutako ordenean. Argiak gora begira beti.

19:20 BIGARREN ARGIZTATZEA.

  • Argi guztiak itzaliko ditugu eta berriz pizteko prest izango gara.
  • ARGIAK PIZTEN hasiko gara prestatutako ordenean.

19:25 Egun da Santimamiña doinura gure laukian bertan, argiak piztuta, saltoka arituko gara airetik irudi politak har ditzaten.

19:30 Ikusi Mendizaleak doinura gure alboan ditugunei eskuak eman eta kalejiran Deportiboraino joango gara.

  • Eskuak elkarri ematerakoan, gure albokoak linterna edo mugikorra badu eskuan eskumuturretik heldu.

19:45 TOPA Deportiboan beste ehun urterako

  • Elkarrekin kantatuko ditugu bertsoak eta bi kanta:
  • Egun sentia eta Arragueta kalian (letrak azpian dituzue)
  • Ondotik kantu eta dantza nahieran

Egun sentia (Benito Lertxundi)

Eguzkien argia
leihopetik sartzian
poz eta alaitasunez
esnatuko gera.

Txorien abestiekin
alaitutako eguna
gizonen gorrotoakin
ondatuko da eguna.

Ibiliko gera
alkarrik kalte eginaz
ustez launik haundienak
aurrez ondo hitz eginaz.

Batzuen izerdiekin
besteak diru eginaz
egia esan dutenak
giltzapera emanaz.

Gauz hoiek ikusteko
nola esnatzen gera?
Gauz hoiek egiteko
nola jaikitzen gera?

Txoriak alaitutako
eguna ondatzeko
hobe genduke ez esnatu
ta bertan geldi lotan.

 

Arragueta Kalian

Arragueta kalian
Merienda haundixa
bost atsoren artian
sei azunbre ixa,
Jarri ziradenian
Mozkortuta ixa
Alkarri erakusten, maittia
Tutulu mendixa.

Batak beltza zuala
Bestiak txurixa
Jarrittako tokian
Egin zuten txixa.
Harek formatu zuen
Egoko ibaixa
Atzeruzka jausitta, maittia
Itto ziran ixa.