Urkotronik enpresak Urbat waterpolo taldea babesten jarraituko du

Klubeko talde ezberdinek argazkia egin zituzten Urkotroniken instalazioetan
2025/11/14 12:49
Ekhi Belar

Aspalditik dator Urbat IKE-ren eta Urkotronik enpresa eibartarraren arteko lotura eta 2025/26 denboraldian ere bidea elkarrekin egiten jarraituko dute. “Urtero bezala, gure klubaren xedea talde edo kategoria guztietan ahalik eta ordezkaritzarik onena izatea da, bai mutiletan, bai nesketan. Aurten kategoria guzti hauek ditugu: gizonezkoen seniorrak, emakumezkoen seniorrak, gizonezkoen jubenilak, emakumezkoen eta gizonezkoen kadeteak, haur mistoak, eskolarrak eta masterrak ditugu. Eskerrik asko Urkotronik zure laguntza eta konfiantzagatik”, diote Urbat-etik.