Urriaren 12ra arte jasoko dituzte Juan San Martin bekarako proiektuak
2021/09/10
16:22
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dute Eibarko Udalak eta UEUk elkarlanean antolatzen duten Juan San Martin bekaren 15. deialdia. Jon Iraola alkateak, Patxi Lejardi Euskara eta Kultura zinegotziak eta Kepa Sarasola UEUko zuzendariak azaldu dituzte bekaren inguruko xehetasunak. Filosofia da aurtengo Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua eta proiektuak aurkezteko epea zabalik dago, urriaren 12ra arte. Beka jasotzeko interesa dutenek elektronikoki entregatu beharko dituzte proiektuak, eskatzen den dokumentazioarekin batera, www.eibar.eus Udalaren webgunean. Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutu behar dira eta ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du. Bekak 18 hilabeteko iraupena du eta 9.000 euroko diru-zenbatekoa. Deialdiaren inguruko xehetasun guztiak HEMEN.
Euskarazko ikerketa sustatzea helburu duen bekaren inguruko konpromisoa azpimarratu du alkateak: “Udalaren konpromisoa, deialdia egin eta bekan sinisteagatik. UEUren konpromisoa, bere lankidetzarengatik. Eta, bi hauekin batera, parte hartzen dutenen konpromisoa ere aipatu behar da. Hori dela eta, jendea parte hartzera animatu nahi dut, beka honek euskerazko ikerketa lanak egiteko aukera bikaina ematen duelako”.
Patxi Lejardik, bestalde, bekaren garrantzia nabarmendu du, “bi urtetik behin deitzen den bekak, Eibarren horren garrantzitsua den Juan San Martin gogoratu eta omentzeaz gain, euskarazko ikerketa sustatzen duelako”.
Sarasolak bere poza adierazi du, UEUren eta Udalaren arteko elkarlanaren emaitza benetan emankorra dela azpimarratuz: “UEU Markeskuara etorri zenetik, beti ahalegindu gara gure jarduna Eibarrera ekartzen. Bihar bertan 150 ikasle izango dituen Irakasle Masterra ematen hasiko gara, urtean zehar ikastaroak, graduondokoak eta beste jarduera batzuk eskaintzen ditugu… Elkarlanean antolatzen dugun bekari esker lan mamitsuak egin dira, gehienak lehen urratsak ematen zituzten ikertzaileen eskutik, baina badaude jende garrantzitsuak egindako lanak ere: bekaren lehen edizioan Patxi Salaberrik egindakoa, 2005. urtean Joxe Azurmendik Humboldti buruz egin zuena eta laster argia ikusiko duen Josu Martinezek landu duena, besteak beste. Bekari esker gutxienez sei liburu argitaratu dira eta denok dakigu goi mailako euskarazko ezagutza gure gizartean zabaltzea zein garrantzitsua den”.