Urriaren 15erako antolatu duten bazkari solidarioa aurkeztu dute Egoaizia eta Aldatzen-ek
2016/09/28
23:06
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dute hirugarrenez egingo den bazkari solidarioa udaletxean antolatzaileek, Aldatzen eta Egoaizia boluntarioen elkarteek. Aurkezpenerako gonbidatu berezia ekarri dute: Elena Arzak sukaldaria. Eta bazkaria antolatzen laguntzen dutenetako batzuk ere aldamenean izan dituzte: Miguel de los Toyos alkatea, Idoia Sarasketa Gizartekintza zinegotzia eta Asier Albizu, elkarte gastronomikoak ordezkatzen. Aurreko edizioetan Untzaga plaza betetzea lortu duen ekitaldiak aurten ere arrakasta bera izatea espero dute antolatzaileek: bazkaria urriaren 15ean izango da, 14:00etan Untzagan eta tiketak astelehenetik aurrera egongo dira salgai Kultu, Koxkor, Guridi eta Kontent tabernetan eta Villalba supermerkatuan (10 eurotan; 7 eurotan ume, jubilatu eta langabetuentzat; joan ezin dutenentzat "Plato 0" delakoa erosteko aukera ere egongo da).
Antolatzaileek helburu bikoitza dutela azaldu dute: "Batetik, Peruko nekazariei laguntzeko dirua batzea eta, horrekin batera, toki guztietan ez direla gu bezain ondo bizi ikustaraztea". Aurrekoetan bezala arroza bazkalduko dute eta hori prestatzeko bidezko merkataritzako produktuak erabiliko dituzte. Esan dutenez, aurten Aza Ta Porrua elkartearekin ere jardungo dute elkarlanean eta, horri esker, hemengo nekazaritzari ere bultzada emateko aukera izango da, besteak beste bertako barazki eta oilaskoak sukaldatuko dituzte eta. Eta Sosola baserriko gazta jateko aukera ere izango dute bazkarira doazenek. Bazkariaren inguruan beste jarduera batzuk antolatu dituzte: 12:00etan umeendako sukaldaritza tailerra emango du Mireia Alonsok, ipuin kontalari saioa eskainiko dute…
Bestalde, 400 bat lagunentzat arroza prestatu beharko dutela eta, herriko elkarte gastronomikoei laguntzeko gonbidapena egin zaie eta, norbait animatuz gero, Egoaiziarekin kontaktuan ipintzeko eskatu dute. Ekimenari bere babesa ematera etorri den Elena Arzaken berbetan, "sukaldatzea ekintza kulturala ere bada eta gazteei giza-baloreak erakusteko modu aparta dela deritzot. Horregatik gaur hona etortzeko gonbidapenari baietza pozarren eman nuen eta, ahal dudan neurrian, nire inguruan honi buruzko informazioa zabaltzeko ahalegina egingo dut".