Urriaren 19an sare eta konexio historikoak ardatz izango dituen bisita gidatua egingo da Armagintzaren Museoan
Eibarko Armagintza Museoak bat egingo du 2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Aurtengo leloa, “Kultur bideak, ibilbide”, sare eta konexioen ondarean dago oinarrituta. Jardunaldi hauek nabarmendu nahi dute trukeek eragin handia izan dutela eta izaten jarraitzen dutela Gipuzkoako ibilbide kulturalean.
Horrela, urriaren 19an sare eta konexio historikoak ardatz izango dituen bisita gidatua egingo da Museoan, 17:00etan euskaraz, eta 18:30ean gaztelaniaz. Parte-hartzaileek herriaren bilakaera ezagutu ahal izango dute truke komertzial, industrial, sozial eta teknologikoz betetako ibilbide baten bidez
"Eibarren bilakaera trukez beteta dago: truke komertzialak, industrialak, sozialak, teknologikoak... Truke edo hartu-eman horiek eragin handia izan dute, bai Eibarren beraren industria-bilakaeran, bai Eibarrekin harremana izan duten komunitateetako bilakaeran ere", diote Museotik.
Bisita gidatuen bidez eta ekitaldi honetarako propio diseinatutako infografia baten laguntzaz, "ibilbidea egingo dugu joan-etorriko historian zehar". INFORMAZIO GEHIAGO