Urriaren 27ra arte aurkeztu daitezke Sanandresetarako kartel lehiaketarako lanak
2023/10/03
17:43
eta kitto!
Eibarko Udaleko Kultura Batzordeak 2023 Sanandresetarako kartelaren lehiaketa deialdia egin du. Jatorrizko kartelak urriaren 2tik 27ra (biak barne) aurkeztu ahalko dira.
Derrigorrezko testua: SANANDRESAK EIBARREN izango da eta, gainera, deialdiaren urtea azaldu beharko da (2023). Gaia norberak aukera dezake, eta baita kolorearen tratamentua ere. 70x50 zm-ko neurria izan beharko dute, eta euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko dira. Nahi izanez gero, formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin) aukeztu daitezke.
Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen