Urriaren 29an eta 30ean izango da aurtengo San Andres Pintxo Lehiaketa
Urriaren 12ra arte eman daiteke izena “21. Pintxo Lehiaketa. Eibarko tabernarien arteko San Andres Sariak “ lehiaketarako. Datu guztiak (argazkia barne) arratekultu@gmail.com helbidera edo WhatsApp bidez (638284912) bidali beharko dira. Lehiaketa urriaren 29an eta 30ean izango da. Arrate Kultur Elkarteak antolatzen du lehiaketa, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren, Eibarko Udalaren eta Eibarko ostalarien laguntzarekin, eta hiru sari banatuko dituzte: Pintxo Onenari Saria (200 euro, diploma, garaikurra, eta “Bakailaoaren txapeldunen txapelduna” eta “Debabarreneko txapelduna” bakailao-pintxoen txapelketetan Eibarko ordezkari gisa parte hartzeko pasea); Bertako produktua hobekien erabiltzen duenari saria (200 euro eta diploma); eta Publikoaren saria (200 euro eta diploma). Argibide gehiago Arrate Kultur Elkarteko bulegoan, 638 284 912 telefonoan, edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzita.