Urriaren 30etik azaroaren 1era 08:00etatik 20:00etara zabalduko dute kanposantua
Hildako guztiak gogoratzeko eta omentzeko eguna iristear dago.
2024/10/29
14:17
eta kitto!
Egunotan kanposantuan jende ugari ikusiko dugu joan-etorrian. Batzuk dagoeneko hasi dira hilobiak eta panteoiak garbitzen eta txukuntzen, eta azken egunotan lora koloretsuak jartzera joango dira asko, hildako guztiak gogoratzeko eta omentzeko eguna iristear baitago.
Kanposantuko ordutegia honako hau izango da:
- Urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean.
-08:00etatik 20:00etara zabalik egongo da.
- Bestalde, azaroaren 2an kanposantuko kaperan gure hildakoen aldeko meza izango da, goizeko 11etan.