Urriaren 5ean izango da "Idazlearekin Harixa Emoten" klubeko lehen saioa, Miren Gorrotxategi idazlearekin
2021/09/22
10:31
eta kitto!
“Idazlearekin Harixa Emoten” klubeko lehen saioa Miren Gorrotxategiren “Sotoan gordeak” liburuari eskainiko diote urriaren 5ean, eta bertan izango da idazlea. “Idazlearekin Harixa Emoten” euskerazko irakurketa taldea Juan San Martin udal liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatzen dute eta parte hartu nahi dutenentzat izen-ematea zabalik egongo da hilabete honetan zehar. Hilean behin (martitzenetan, 19:00etan) Portalean egiten diren saioetan idazleek parte hartzen dute eta, hatear dagoen ikasturtean ere Antxon Narbaizaren laguntza izango dute. Izen-ematea liburutegian edo e-mailez egin daiteke.