Urtarrilaren 13an urteko lehenengo klasikoa egingo dute Deportiboko mendizaleek
Hilaren 13koa Klasikoak izendatutakoen lehenengo irteera izango da, Ganekogorta protagonista bihurtuta, Bilbon hasi eta Laudion amaituko dena. Ohikoari jarraituz, Ego-Gainetik goizeko 08:00etan abiatuko dira, eta itzulia arratsaldeko 17:00ak bueltan aurreikusten dute egitea. Ibilbideak 16 kilometro izango ditu, 1.135 metroko igoerarekin eta beste 1.170eko jaitsierekin. Hiru kilometro eta erdi eginda, Pagasarrira helduko dira, gero “kontrabandisten bidetik” joko dute 7. kilometroan 999 metroko Ganekogortara heltzeko. 9. kilometroan 717 metroko Gazteluzar izango dute zain, 11.ean 797 metroko Kamaraka, handik kilometro erdira 735 metroko Mugarriluzen izango dira, eta 12.ean 702 metroko Goikoganen. Zeharkaldia, esan bezala, Bilbon hasi eta Laudion amaituko da.
Irteera irekia da eta edozeinek eman dezake izena Klub Deportiboan bertan (martitzen eta eguenetan, 19:30etik 20:30era) eta, bestela, bertara deituta.