Urtarrilaren 24an ekingo diote Deporreko mendizaleek ‘Hartzaren urratsak’ zeharkaldiaren bigarren etapari
Hilaren 10ean egin zuten lehen etapa, Bergaratik Udalara, hotzari eta euriari aurre eginez
2026/01/13
11:19
Ekhi Belar Errasti
Zapatuan, urtarrilak 10, ekin zioten Eibarko Klub Deportiboko mendizaleek ‘Hartzaren urratsak’ zeharkaldiari. Bergaratik Udalara (Arrasate) joan ziren, Intxorta igota, eta hotzari eta euriari egin behar zioten aurre ibilbidean zehar.
Zeharkaldiaren bigarren etapa urtarrilaren 24an egingo dute, Arrasatetik Leintz Gatzagara, bidean Atxorrotz (736 m) igota. 19 km-ko ibilbidea izango da, eta 08:00etan hasi eta 17:00etan amaitzea aurreikusten dute.