Urtarrilerako bi erakusketa prestatu dituzte Klub Deportiboko argazkilariek

Urtarrilerako bi erakusketa prestatu dituzte Klub Deportiboko argazkilariek
2024/01/03 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboaren Argazkilaritza Batzordearen eskutik, bi erakusketa hauek egongo dira ikusgai urtarrilean: Portalea jatetxean, Jose Luis Irigoienen Kapadocia izenekoa ikus daiteke. Erakusketa osatzen duten irudiak lantzeko argazki kimikoa, selenioarekin biratua erabili du Irigoienek. Eta Eibarko Klub Deportiboaren tabernan, berriz, La Luz Oculta, Jorge Amedo, Vicente Selles eta Txemi Ircioren argazkiek osatutako erakusketa ikus daiteke.

luzoculta