Urtea hasteko Urkora igotzeko deialdia Deporreko mendikoen eskutik
Urkorako igoera guztiok batera egiteko deialdia egin dute
2024/12/30
12:56
eta kitto!
Urteroko bidetik, eibartar guztioi urte berriari ongi etorria Urko gainetik emateko deialdia egiten du Eibarko Klub Deportiboko mendi batzordeak. Aurten, klubaren mendeurrena ospatzen dutenez, Baietz 312 Mendi proiektuaren barnean, Urkorako igoera guztiok batera egiteko deialdia egin dute. Horretarako mendi irteera berezia antolatu dute, honako ezaugarriei jarraituz:
- 09:00etan, irteera eta talde-argazkia Klub Deportiboaren egoitzan (Toribio Etxebarria, 16)
- Egin beharreko ibilbidea: Depor – Itzioko parkea – Arrajola – Aritxulueta – Elorretagana – Ameztiburu – Urko
- 10:30ean, talde argazkia Urko puntan.
Horrez gain, egun guztian zehar, eta beste hainbat ibilbide erabiliz ere, inguratu daiteke jendea, esaterako:
- Amaña – Lindari – Elorreta – Urko
- Milaflores – Iturburu – Amazabalegi – “kateen bidea” – Urko
- Ixua – Urko
Ohar bezala, Urkora igotzeko bide guztietan (Elorretako azken zatian, zein Ixuatik doan bidean) lokatza dagoela diote; horregatik, kontuan izan behar da hori oinetakoak aukeratzerakoan!