Urteetako etenaldia eta gero, jendeak pozarren hartu du Eibar Kantuan jaialdiaren buelta
2023/06/14
10:28
eta kitto!
Astelena frontoiak zapatu gauean hartu zuen Eibar Kantuan jaialdiak harrera paregabea izan zuen. Juan Bautista Gisasola Musika Eskolak eta Eibarko Udalak San Juan jaien egitarauaren barruan antolatutako jaialdian habanerak, Hego Amerikako doinuak eta Eibarko betiko kantu ezagunak entzun eta abestu ziren, Eibarko talde ezberdinek interpretatuta. Juan Bautista Gisasola Korua, Eibarko Koro Gaztea, Sostoa Abesbatza (hiru hauek Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan integratuta daude), Unzaga Abesbatza (Untzagako Jubilatuen Elkartekoa), Kaleetan Kantuz, Trio Medianoche, Voces y Cuerdas, Ustekabe Txaranga, Los Camperos eta Jose Luis Badiola aritu ziren kantaldian.
Argazki bilduma ikus dezakezue jarraian (ARGAZKIAK: KULTURA-EIBARKO UDALA):
[foogallery id="131203"]