Urteko Batzarra egin du ...eta kitto! Euskara Elkarteak

Iazko balorazioa eta 2026rako proposamenak eta aurrekontua aurkeztu zituen elkarteak
Urteko Batzarra egin du ...eta kitto! Euskara Elkarteak
2026/03/25 09:20
eta kitto!

Atzo aurkeztu zituen …eta kitto! Euskara Elkarteak 2025. urteko balorazioa eta 2026rako proposamena eta aurrekontua elkartearen egoitzan egindako Urteko Batzarrean. 2025ean errelebo generazionalek eta eskualdea lantzeko proiektu komunikatiboak pisu handia izan zuten elkartean. Aurtengoari begira, lantaldearen egonkortasuna lantzen eta marka-ikuspegiaren eta babes sozialaren ildotik jarraituko du elkarteak, sustapen arloa indartu, hausnarketa egin eta programak gaurkotu eta sortuko dira. Hainbat eragilerekin aliantza estrategikoak egonkortu nahi ditu elkarteak eta ikuspegi berritzailea lantzen jarraituko du. Bazkide-kuotei dagokienez ez da aldaketarik: 5 euro 16 urtetik beherakoek; 20 euro langabetu, ikasle eta jubilatuek; eta 50 euro lanean ari direnek. Zuzendaritza berria honakoek osatzen dute: Ekaitz Juaristi presidentea; Gorka Guenaga presidenteordea; Maider Aranberri idazkaria eta diruzaina; eta bokalak Ana Aizpurua, Ainara Lavado, Ane Lizarralde, Jon Mardaras, Anartz Mitxelena, Jon Mikel Mugika eta Iraia Muñoa.