Urterokoari jarraituz, eibartar askok agurtu zuten Urte Berria Urko gainean

Urterokoari jarraituz, eibartar askok agurtu zuten Urte Berria Urko gainean
2024/01/02 12:17
eta kitto!
Gure artean zabalduta dagoen ohiturari eutsiz, beste behin asko izan ziren Urko gainera igo eta bertan ongi etorria egin ziotenek 2024 urteari. Oraingoan, gainera, Klub Deportibotik abiatuta joan zirenek bazuten motibo berezia ere han goian biltzeko, 1924an sortutako klubak mendeurrena beteko baitu urte honetan.

ARGAZKIAK: Fernando Retolaza