Urtzi Abantzabalegi omendu dute Eibar - Sevilla Cocos neurketan

Urtzi Abantzabalegi omendu dute Eibar - Sevilla Cocos neurketan
2023/11/13 18:12
eta kitto!
Eibar Rugby Taldeak atzo hasi zuen Iberdrola Liga Sevillako Cocos taldearen aurka, eta eibartarrek 22-37 galdu zuten. Kanpotarrak 5-20 joan ziren aldageletara atsedenaldian, eta etxekoek ezin izan zioten markagailuari buelta eman.

Neurketa hasi aurretik, Eibar Rugby Taldeak bere jokalaria eta zuzendaritzak kidea izan den Urtzi Abantzabalegi gogoratu du eta, horretarako, talde bietako jokalariek 'Zurekin taupada bakoitzean' idatzita zuen pankarta batekin irten ziren zelaira.