Urtzi Abanzabalegiri omenaldia egiteko egitaraua antolatu dute ekainaren 2rako

Goizetik hasiko den egitaraua prestatu dute Urtzi Abanzabalegiren omenez
Urtzi Abanzabalegiri omenaldia egiteko egitaraua antolatu dute ekainaren 2rako
2024/05/17 09:55
eta kitto!

Iazko urrian hil zen Urtzi Abanzabalegiren lagunek omenaldia egingo diote ekainaren 2an Unben ospatuko den “Urtzi Rugby Eguna” izeneko ekitaldian. Horretarako, goizetik hasiko den egitaraua prestatu dute: 11:00etan beteranoen partidua jokatuko da (Eibar Rugby Team vs. Urtziren lagunak); 12:30ean Senior taldeen txanda izango da (Barbarians Urtzi vs. Euskadiko errugbi selekzio ofiziala); eta 14:30ean hasiko da hirugarren denbora, Unbeko errugbi zelaian bazkaria eginda, zuzeneko musikarekin. Antolatzaileen berbetan, “bere adiskidetasuna eta laguntasuna partekatu zuten guztiekin batera, Urtzi omentzeko aukera izango da”.