Usartza Txistulari Taldeak kontzertua emango du domekan

Udaletxeko arkupeetan izango da 12:45ean
Usartza Txistulari Taldeak kontzertua emango du domekan
2025/10/17 12:37
eta kitto!

Eibarko Txistularien Alardea, San Juan jaiak eta irailean zehar egindako emanaldiak (Arrateko Amaren jaietan, Kofradia Egunean, Aginagako San Migel jaietan eta Zornotzako Txistu Egunean) atzean lagata, Usartza Txistulari Taldeak kontzertua emango du domekan (urriak 19), 12:45ean udaletxeko arkupeetan. Aurretik, baina, kalejira egingo dute erdiguneko kaleetan zehar. Enrique Monterok zuzenduko du kontzertua eta, aurreratu digunez, “doinu herrikoiak eta erritmo desberdinak dituzten obrak joko ditugu: fandangoa, kontrapasa, minuetoa, biribilketak... Berezitasun gisa, oraingo honetan txistuaren soinuak xilomarimba izango du lagun, Iñaki Orbegozoren eskutik”. Egitaraua hauek osatzen dute: Mendiko soinuak (Jesus Guridi), Fandango de Arizu (P. Hilario Olazaran de Estella), Minueto (Bonifacio Laskurain. Mold: J. Mª Glz. Bastida), Pello Joxepe (Gerardo Butron), Contrapas (Raimundo Sarriegi), Minueto (Raimundo Sarriegi) eta Alborada en cuatro tiempos (Bonifacio Laskurain).