Usartza Txistulari taldeak kontzertua eskainiko du domekan
Kontzertua 12:45ean hasiko da, Udaletxeko arkupeetan.
2026/02/24
10:57
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Usartza Txistulari taldeak neguko hirugarren kontzertua iragarri du. Martxoaren 1ean, domeka, izango da, 12:45ean, Eibarko Udaletxeko arkupeetan. Kontzertu aurretik, goizeko 10:30tan, kalejira egingo dute Legarre auzotik.
Taldeak azaldu duenez, Jose Ignazio Ansorenak idatzi eta moldatutako doinuak joko dituzte; erritmo askotarikoak, doinu-jolasak eta kantu tradizionalak entzun ahal izango dira.
Gainera, nabarmendu dutenez, kontzertuan taldeko kidea den Iñaki Orbegozo arituko da perkusioan, marimba jotzen.