Danborradako doinuekin osatutako egitaraua eskainiko dute domeka eguerdian Coliseo antzokian

Danborradako doinuekin osatutako egitaraua eskainiko dute domeka eguerdian Coliseo antzokian
2023/01/18 18:33
eta kitto!
Urtero bezala, Usartza Txistulari taldeak Danborrada kontzertua antolatu du sansebastianak ospatzeko. Urtarrilaren 22an izango da, eguerdian (12:30), Coliseo antzokian. Bertan parte hartuko dute Usartza Txistulari Taldeak, Eibarko danborradak eta Metal boskoteak: Unai Cabanzón, Danel Montero, Iñaki Orbegozo, Markel Uribarren eta Jesús Rioja.

Usartza Txistulari Taldeko kideek kontatu digutenez, “orain dela urte dexente Usartzako txistulariok “San Sebastian eguna” Eibarren ospatzeko Danborrada kontzertua egiten hasi ginen. Lehenengo urteetan, Eibarko danborrada taldearekin batera, Raimundo Sarriegiren doinuak txistulari banda formatuan jotzen hasi ginen, bai udaletxeko arkupetan bai Untzaga plazan. Urte batzuk pasata, musika bandarekin ere egin genuen. Geroago, eta kontzertuaren antolaketa errazteko, txistulari banda eta metal boskoteko formatua hartu genuen eta horrela jarraitzen dugu”.

Hauxe da domekarako prestatu duten egitaraua:

 


PROGRAMA 2023-1