Usartza Txistulari Taldeak udaberriko lehen kontzertua emango du Untzagan domeka honetan

Kontzertua 12:45ean izango da udaletxeko arkupeetan
Usartza Txistulari Taldeak udaberriko lehen kontzertua emango du Untzagan domeka honetan
2024/05/15 22:16
eta kitto!
Usartxa Txistulari Taldeak Untzagako arkupeetan emango du kontzertua maiatzaren 19an, domeka. Udaberriko lehen kontzertua izango da: izan  ere, "apirilak 7ko kontzertua bertan behera utzi egin behar genuen, egun eta leku berean txirrindulari lasterketa antolatuta zegoelako. Hori dela eta, Ipurua inguruan ibili ginen kalejiran".
 
Beraz, esan bezala, domeka honetan izango da Usartza Txistulari taldekoen lehen kontzertua.
 
Eguna: Maiatzaren  19an
Ordua: Eguerdiko 12:45tan
Lekua: Eibarko udaletxeko arkupetan
 
Joko ditugun piezen artean, doinu herrikoiak eta dantza doinuak daude, baita 1928 urteko Bilboko txistulari banden lehiaketaren derrrigorrezko obra ere.