Euskaraz barra-barra kanpainaren ihes-gela ibiltaria Eibarrera etorriko da martxoan
Martxoaren 22, 23 eta 24an helduko da "17. Logela" ihes-gela Eibarrera
2024/02/20
12:03
eta kitto!
“17. Logela” izeneko ihes-gela ibiltaria Untzagan izango da martxoaren 22, 23 eta 24an. Doakoa izango da, baina aurrez erreserba egin behar da.
Euskaraz barra-barra (e//) kanpainaren ihes-gela ibiltariaz Eibarren gozatu ahal izateko honako lotura honetan sartuta https://euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela/#erreserba-egin eman behar da izena.
40 minutuko iraupena du eta txanda ezberdinak egongo dira:
- Barixakua, martxoak 22, 17:00-21:00 bitartean
- Zapatua, martxoak 23, 10:00-14:00 eta 17:00-21:00 bitartean;
- Domeka, martxoak 24, 10:00-14:00 eta 17:00-21:00 bitartean
Ihes-gelan parte hartu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira: 16 urte beteta izan, euskara ulertu edota hitz egiteko gai izan, gehienez 5 laguneko taldea osatu.