Ustekabe fanfarrearen erritmora agurtuko ditugu gaur Aratosteak
2022/03/01
10:05
eta kitto!
Gaur agurtuko ditugu Aratosteak, baina, aurretik, gaur arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, Ustekabe txarangakoak kalejiran ibiliko dira.
Untzagako jubilatu etxekoek, berriz, jaialdia antolatu dute: 18:00etan “photocalla” hasiko da eta 19:00etatik aurrera koko-jantzi dantzaldia egingo dute, beheko solairuko gela polibalentean. Koko-jantzi onenak sarituko dituzte. Eta Ipuruako jubilatuek merendola eta koko-jantzi lehiaketarekin ospatuko dute Aratoste Martitzena.